Berriak eta alertak

Kirol monitore, entrenatzaile, epaile edo arbitro gisa prestatzeko ikastaroetarako laguntza.

18/07/2024

67E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, kirol monitore, entrenatzaile, epaile edo arbitro gisa prestatzeko ikastaroetarako banakako ebaluazio araubideko laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

Xedea eta denbora eremua.

1. Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea Kirol Kontseilu Gorenak onartutako modalitateetako bateko kirol monitore edo entrenatzaile, epaile eta arbitroen prestakuntza ikastaroak egin eta gainditzeko laguntzak emateko. Ikastaro horiek Estatuko kirol federazioek zein erkidegoetakoek sustatuak izan daitezke.

2. Laguntzak eskatu ahal izateko, ikastaroek deialdian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta haien eskolaldia 2023ko urriaren 16tik 2024ko urriaren 31ra bitarte bukatu beharko da.

Helburua.

1. Deialdi honetako laguntzak emanen dira hein batean konpentsatzeko ondoren ageri diren prestakuntza ikastaroetan matrikula edo inskripzioa egiteko kuotek eta bestelako eskubideek sortutako gastuak:

a) Kirol modalitate bateko I., II. edo III. mailako kirol monitore edo entrenatzaile titulua lortzeko ikastaroak, kirol federazioek sustatuak, otsailaren 5eko ECD 158/2014 Aginduaren arabera, eta zer erkidegotan garatzen den, hartan kirol arloko eskumena duen organoari erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta.

b) Kirol modalitate bateko I. mailako bloke komuna gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko ikastaroak, kirol federazioek sustatuak, otsailaren 5eko ECD 158/2014 Aginduaren arabera.

c) Kirol modalitate bateko I. mailako berariazko blokea gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko ikastaroak, kirol federazioek sustatuak, otsailaren 5eko ECD 158/2014 Aginduaren arabera.

d) Maila bateko edo besteko epaileen edo arbitroen titulaziorako ikastaroak, Kirolaren Kontseilu Gorenak onartutako modalitateetako kirol federazioek sustatuak. Atal horretan onartuko dira, bakar-bakarrik, 100 euro edo gehiagoko matrikula edo inskripzioa duten eskaerak.

Onuradunak.

1. Laguntzak eskatzen ahalko dituzte laguntza hauen xedeko ikastaroak, 2.1 oinarrian deskribatuak, egin gogo dituzten edo eginak dituzten pertsona fisikoek.

2. Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Dagokion ikastaroan inskripzioa egiten denean Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea.

b) Inskripzioa egina izatea deialdi honen 2.1 oinarrian ezarri diren ikastaroetan.

c) Nafarroako Ogasun Publikoarekiko zerga betebeharrak, bai eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak ere, egunean izatea.

d) 16 urtetik gorakoa izatea.

Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Oinarri arautzaile hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik (uztailak 19) aurkezten ahalko dira eskaerak, 2024ko urriaren 15era arte.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies