Berriak eta alertak

Nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen deialdia eta horren oinarri arautzaileak, 2023-2027ko NPEPEaren esparruan.

11/06/2024

114E/2024 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen deialdia eta horren oinarri arautzaileak, 2023-2027ko NPEPEaren esparruan.

Xedea.

Oinarri hauen xedea da produktibitatera bideratutako inbertsioak egiten dituzten nekazaritza-ustiategien titularrentzako laguntzak arautzea, bat etorrita 6841.2 esku-hartzearekin (Nekazaritza-ustiategiak modernizatzeko eta hobetzeko inbertsioak). Laguntza horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. eta 74. artikuluetan jasota daude; izan ere, erregelamendu horren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen baita.

Neurriaren helburua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren arabera, esku-hartze honen bidez honako helburu hauek lortzen lagundu nahi da:

a) Nekazaritza-ustiategien merkaturako orientazioa hobetzea eta lehiakortasuna handitzea, epe laburrean eta luzean, eta, orobat, ikerketari, teknologiari eta digitalizazioari arreta handiagoa eskaintzea.

Onuradunak.

1. Neurriaren hartzaileak pertsona fisiko eta juridikoak dira, inbertsioak Nafarroan egiten dituztenak, onuradunak izateko aldez aurreko baldintzak betetzen dituztenak eta hitzematen dutenak beteko dituztela aplikatzekoa den araudian ezarritako konpromisoak.

2. Administrazio publikoak ez dira onuraduntzat hartuko, ezta nortasun juridiko propioa duten entitate eta sozietate publikoak ere, administrazio publikoen mendekoak edo haiei lotuak badira.

Laguntza eskaerak, inbertsio plana aldatzeko eskaerak, luzapen eskaerak eta ordainketa eskaerak aurkezteko epea.

–Deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da.

–Eskaerak aurkezteko epea bukatuko da aurreko paragrafoan zehaztutako hasiera datatik 90 egun natural igarotzen direnean.

–Onetsitako inbertsio planean aldaketak egiteko eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 1ean bukatuko da.

–Inbertsio plana burutzeko epea 2026ko uztailaren 1ean bukatuko da. Luzapena emanez gero, epe hori 2026ko irailaren 15era arte luzatuko da gehienez, eta urte horretako apirilaren 1a baino lehen eskatu beharko da.

–Ordainketa eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 31n hasiko da, eta 2026ko uztailaren 1ean bukatuko. Luzapena emanez gero, epe hori 2026ko irailaren 15era arte luzatuko da gehienez.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies