Berriak eta alertak

Onesten baita artisautza enpresen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia, 2024koa, Nafarroako artisautza sektorea sustatze aldera

12/02/2024

Entitate onuradunak eta entitate onuradun izatea egiaztatzeko modua.

1. Betebehar orokor hauek betetzen dituzten Nafarroako artisautza enpresen elkarteak izan daitezke onuradun:

1.1. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak entitate eskatzaileak egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak. Interesdunak horri uko egiten badio berariaz eskaeran, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.

1.2. Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

2. Gainera, berariazko beharkizun hau bete beharko dute:

Ordezkaritza izan behar dute Nafarroako Artisautza Kontseiluan, bat etorriz, batetik, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Laneko kontseilariak urriaren 17an emandako 109/2002 Foru Aginduarekin, zeinaren bidez Artisautzaren Aholku Kontseiluko kideak izendatu baitziren, eta, bestetik, Nafarroako artisautza sektorea antolatu eta garatzeari buruzko ekainaren 17ko 188/1988 Foru Dekretuarekin.

Beharkizun hori betetzen dela Nafarroako Artisautzaren Kontseiluko idazkariak egiaztatuko du, deialdia kudeatzen duen organoak hala eskatuta.

3. Arestian adierazitako betekizunak eskabidea aurkezten duten egunean bete behar dituzte eskatzaileek.

Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko martxoaren 1ean, egun hori barne.

2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (https://www.navarra.es/eu/merkataritza-eta-artisautza/laguntzak-eta-diru-laguntzak), aurrerantzean, laguntzaren fitxa.

3. Eskaerak laguntzaren fitxan ageri den inprimakia erabiliz eginen dira, eta Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

4. Entitate eskatzaile bakoitzak eskaera bat bakarra aurkeztuko du, dirulaguntza eskatzen den azoka guztien multzorako.

5. Eskatzaileak, dirulaguntzaren eskabidearekin batera, azoka bererako bi proposamen aurkez ditzake: bat, gehienez 22.000 euroko dirulaguntza ematea premisa gisa hartuta, eta, beste bat, muga hori kontuan hartu gabe.

6. Eskaera bakarra aurkezten bada azoka berari buruzko bi proposamenekin, kontuan hartuko da zenbateko handieneko proposamena.

7. Eskabide telematikoari (laguntzaren fitxan ageri diren ereduen araberakoa betiere) erantsi behar zaion dokumentazioa agiri bereizietan eskaneatua aurkeztu behar da, eta behar bezala identifikatua. Hauxe da:

7.1. Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

a) Erantzukizunpeko adierazpen bat, frogatzeko betetzen direla 4. oinarrian eskatutako betebehar orokorrak.

b) Erantzukizunpeko adierazpen bat, jasotako beste dirulaguntza batzuei eta "de minimis" laguntzei buruzkoa (14. oinarrian aipatzen dira).

Eskaera-orriak bi erantzukizunpeko adierazpen horiek ditu.

7.2. Eskatutako dirulaguntzaren xede den azoka bakoitzari buruzko dokumentazioa:

a) Memoria xehatua, honako atal hauei buruzko informazioa jasoko duena:

–Azokaren datak, iraupena, ordutegia, kokapena eta izena.

–Jardueren programa eta dinamizazio jarduketen deskribapena.

–Komunikazio eta sustapen plana.

–Azokan parte hartzeko oinarriak.

–Informazio xehatua, baremoaren 1., 2. eta 3. balorazio irizpideak aplikatu ahal izateko.

Azoka bererako bi proposamen aurkezten badira, proposamen bakoitzerako memoria bat aurkeztuko da.

b) Aurrekontu xehatua, diru-sarrerak eta gastuak zehatz-mehatz deskribatuta.

–Aurreikusitako gastuak: aurrekontuak edo proformako fakturak aurkeztu beharko dira, egin beharreko jarduketenak; ez dira inoiz onartuko eskatzailearen uste edo balorazioetan oinarritzen diren gastu zenbatespenak.

–Aurreikusitako diru-sarrerak: azokaren diru-sarreren eta finantzaketaren aurreikuspena aurkeztu beharko da.

Azoka bererako bi proposamen aurkezten badira, proposamen bakoitzerako aurrekontu bat aurkeztuko da.

c) Hala badagokio, baremoko 4. irizpidea aplikatzeko behar den toki erakundearen ziurtagiria.

7.3. Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada (aholkularitzako edo laguntzako enpresek ekipamendu ondasunen hornidura edo zerbitzu emate bat egiten duten kasuetan), eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz aukeratu dela. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu, eta aukeratutako eskaintzaren hautaketa justifikatu beharko du eskaera-orriko "Hornitzailea aukeratzeko justifikazioa" atalean.

Eskatzaileak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada gastua. Nolanahi ere, alderdi horiek eskabidean dagokion atalean justifikatu beharko dituzte.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, laguntza kudeatzen duen organoaren ustez, justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da diruz lagunduko.

8. Baremoko balorazio irizpideak aplikatzeko dokumentazioa.

Zortzigarren oinarrian ezarritako balorazio irizpideak aplikatzen direla justifikatzeko egiaztagiriak zehaztuta daude oinarri horretan, eta nahitaez aurkeztu beharko dira dirulaguntza eskaerarekin batera; egiaztagiri horiek eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten badira ez dira baloratuko.

9. Eskaerak betebehar horiek betetzen ez baditu edo osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies