Berriak eta alertak

Autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonak tratatzeko dirulaguntzak

09/07/2024

478E/2024 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira dirulaguntzak emateko deialdi baten oinarri arautzaileak autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonek 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarte, bi egun horiek barne, jasotzen duten tratamendua ordaintzen laguntzeko.

Dirulaguntzen xedea eta helburua.

Dirulaguntza hauek erabiliko dira osorik edo hein batean ordaintzeko autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonei tratamendua emateko egindako gastua, zehazki, 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartekoa, bi egun horiek barne.

Tratamendu horrek homologatua egon beharko du, haren eraginkortasuna frogaturik egonen da eta tratamendua eman dutenek behar bezalako akreditazioa edo prestakuntza izanen dute tratamendu hori emateko, eta profesional tituludunak izan beharko dute, hain zuzen ere arlo hauetakoak: psikologia, psikiatria, irakasle-ikasketak, pedagogia, logopedia, terapia okupazionala edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikaria.

Hala badagokio, jarduera osasun jarduerak egiteko akreditatutako zentroetan eginen da.

Dirulaguntza honek onura publikoa du komeni delako autismoaren espektroko nahasmenduaren diagnostikoa duten pertsonei tratamendua osatzea.

Eskaerak aurkezteko modua, tokia eta epea.

Autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonek eska ditzakete deialdi honetan ezarritako laguntzak, baita haien aitak, amak, tutoreak edo legezko ordezkariak ere, onuradunaren izenean, baldin hura adingabea bada edo ezintasuna badu.

Eskaerak beti onuradunaren izenean egon behar du, eta, haren izenean beste pertsona batek aurkeztuz gero, hura ordezkari gisa agertuko da.

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko irailaren 1ean hasiko da, eta urte bereko irailaren 30ean bukatuko.

Dirulaguntza jasotzeko eskaerak, lehentasunez, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan dagoen fitxaren bidez aurkeztuko dira, eskaera izapidetzeko botoia sakatuta.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies