Berriak eta alertak

Nafarroako artisautza enpresak sustatzeko dirulaguntzen 2024ko deialdia

04/06/2024

Xedea.

Nafarroako artisautza enpresei dirulaguntzak emateko araubidea zehaztea du xede deialdi honek, haien lehiakortasuna bultzatzearren, haien produktuak merkaturatu eta sustatzeko jarduerak bultzatuz, bai eta haien langileen prestakuntza maila hobetzen duten jarduerak ere, enpresak garatu eta indartze aldera.

Dirulaguntzen onura publikoa artisautza enpresak eta horien produktuak sustatzean datza, horrela sektorea dinamizatzeko eta indarberritzeko; izan ere, beharrezkoa da artisautza bizirik mantentzea eta hura dinamizatzea, gizartea kulturalki aberasten baitu, eta Nafarroako ondare immaterialaren zati garrantzitsu bat osatzen baitu. Gainera, artisautzari aitortza egitea ere sustatzen da, artisautzak berekin baitakar tradizioa, kalitatea, diseinua eta benetakoak, bakarrak eta jatorrizkoak diren produktuak eskuz egitea, industrialki, seriean edo mekanikoki egindako produktuen aldean.

Jarduketak gauzatzeko epea.

Jarduketak 2023ko azaroaren 14tik 2024ko azaroaren 14ra bitarte gauzatu beharko dira, egun horiek barne. Ondorio horietarako, ulertuko da jarduera gauzatu dela epe horren barrenean fakturatu eta ordaindu denean.

Salbuespenez, azoketan izena emateko kuotei dagozkien gastuak onartuko dira, baldin eta lehen aipatutako aldiaren aurretik egin eta ordaindu badira plazaren erreserba bermatzeko eta azoketan izena emateko aurrerakin gisa.

Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko irailaren 16tik 2024ko urriaren 4ra artekoa izanen da.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies